Albisteak 2015
ELKARTEA
28 Aza 2015
Azkenengo Batzarra Pasaian
Gaur goizean San Juanen bildu dira eta bertan hainbat puntu eztabaidatu dira
Gaur goizean ACTko urteko azkenengo Batzar Orokorra burutu da Pasaiako Udaletxean. Lehenengo puntua, azkenengo batzarrako akta onartzea izan da eta segidan zuzendaritza batzordeak azkenengo lauhileko kudeaketa ekonomikoari buruzko azterketa egin du.
Bestalde, Estatutuen zenbait puntuen aldaketak onartu dira. Besteak beste, hemendik aurrera Zuzendaritza Batzordea ez da berritu behar urtez urte, baizik eta bi urteetan. Baita, Patxi Hidalgok, Batzorde Teknikoko kidea ACT sortu zenetik, Elkarteak utziko du eta bere ordez Ainhoa Iñiguez sartuko da. Iñiguezek, arraunlari ohia eta Zelanda Berriko selekzioarekin biomekanika arloa sustatzen ibilitakoa da, azkenengo urteetan Oxford eta Cambridgen bere ikasketak burutu ditu.
Galde-eskeak eta gero, Batzarra bukatutatzat eman da eta klubek Gabonetako bazkariarekin urtea agurtu dute.