Albisteak 2016

BEREZIAK

12 Ira 2016

Azkenego paladen emozioa!

Azkenego paladen emozioa!

San Miguel Ligak Bermeon eta Portugaleten denboraldiko azkeneko bi jardunaldiak jokoan jarriko ditu, eta bertan txapeldun berria koroatuko da

San Miguel Liga bueltan da eta inoiz baino emozio gehaigorekin gainera. Izan ere, astebukaera honetan gogoratzen dugun CaixaBank Koroaren lehia berdintsuenetariko baten amaiera ezagutuko dugu, non Urdaibai Aviak eta NT2 Hondarribiak, urte osoan nor baino nor ibili ondoren, koroa zeinen jabetzan geratuko den erabakiko dute. Bermeo Hiriko XXXIV. Banderan, larunbatean 18.00 orduetatik aurrera, eta XLII El Corte Ingles Banderan, igandean 12.00tan Portugaleteko uretan, igoera faseko playoffa ospatuko da. Bertan, CR Aresek, Ondarroa AEk, Kaiarriba AEk eta Portugalete Eulenek jokoan jartzen diren bileteetako bat lortzeko asmoarekin bidaiatuko dute.

Itzuli