Albisteak 2012

LEHIAKETA

28 Eka 2012

ASTILLEROKO ESTROPADAKO AURKEZPENA

ASTILLEROKO ESTROPADAKO AURKEZPENA

Igande eguerdian jokatuko da San Miguel Ligako bigarren proba puntuagarria

Eguerdian XIV BANDERA REAL ASTILLERO DE GUARNIZO – XXXIX GP SAN JOSÉ – TROFEO HEWLETT PACKARD estropadaren aurkezpen ekitaldia egin da Astilleroko Udaletxean. Proba datorren igandean jokatuko da, eguerdian, Astilleroko itsas errekan. San Miguel Ligako bigarren proba puntuagarria izango da.

 

Aurkezpen ekitaldira bertaratu dira Carlos Cortina Jauna, Astilleroko Udaleko alkatea, Aaron Delgado Jauna, Astilleroko Udaleko Kirol Zinegotzia, eta Francisco Javier Garate Jauna, Astillero arraun elkarteko presidentea. Estropadako txandak San Miguel Ligako sailkapenaren arabera erabakiko dira, bezperan jokatutako Petronor Ikurrinako XXIX. ekitaldiak utzitako sailkapena, hain zuzen ere. 9. eta 12. postuen artean sailkatutako ontziak lehen txandan egingo dute arrauna. 5. eta 8. postuen artean sailkatutakoek bigarrenean, eta bezperako lau ontzi onenak, lehen txandan.

Itzuli