Albisteak 2016

BEREZIAK

09 Mai 2016

Asierrek erritmoa ezartzen dio #MaiatzekoPlaylistari

Asierrek erritmoa ezartzen dio #MaiatzekoPlaylistari

Zierbena Bahías de Bizkaiako arraunlariak, Asier Hernandezek, punk generoa gainentzen den playlista eratu du

Hilabete berri bat eta San Miguel Ligako arraunlari baten playlist berri bat. Kasu honetan, #MaiatzakoPlaylistaren sortzailea Zierbena Bahías de Bizkaiako arraunlaria, Asier Hernandez da. Zierbenako arraunlariak, euskal punkaz inoiz ez bezala disfrutatzera eramaten gaitu, izan ere, playlistean Barricadaren "Blanco y negro", Piperraken "Kualkier dia" eta Soziedad Alkoholikaren "Pauso bat" bezalako kantak aurkitu dezakegu. Punkaz gain, ska musikarentzat ere hutsunea uzten du, horrela, Ska-Pren "Naval xixon" eta Betagarriren "Milaka izar berri" kantek saltoka jarriko gaituzte.

Talde klasikoak ere badute toki bat arraunlari gaztearen playlistean, Platero y túren "El roce de tu cuerpo" eta Rosendoren "Agredecido" kantak nagusitzen dira.

Azkenik, Asier Hernandezek, Led Zeppelinen "Stairway to heaven" kantaren bitartez, #MaiatzakoPlaylista amaitutzat ematen du. Dudarik ez izan eta arrunlari 'galipo'ak bere egunerokoan erabiltzen duen playlista entzun. 

Itzuli