Albisteak 2015

BEREZIAK

06 Eka 2015

Arraunaren festa handia

Arraunaren festa handia

Modu honetan San Miguel Ligaren 2015eko denboraldiari hasiera ematen zaio

Gaur arratsaldean Donostiako Kursaalera gerturatu diren 600 gonbidatuak aurtengo San Miguel Liga eta Euskotren Ligaren denboraldi berriaren hasieraren lekuko izan dira. Anjel Alkain izan da gala hau zuzentzeko arduraduna, non aurreko denboraldiko kirol merituak saritu diren. Honen aurretik, 75. urteurrena betetzen duen Easo Abesbatzak hiru kanta abestu ditu, horien artean, Traineruen ereserkiak bertan zeuden guztiak zirraraz bete ditu.

Orio Babyautok jaso du traineru azkarrenaren saria, aurreko urteko Noble Villa de Portugalete Banderan 4,16m/s -ko abiadura lortuz. Caboko galiziarrek bi sari eskuratu dituzte, harrobi onenarena-2014ko listetan harrobiko 319 arraunlari izen emanda- eta entrenatzaile onenarena. Azken sari hau Gustavo Vázquezentzat izan da eta San Miguel Ligako entrenatzaileen artean egindako bozkaketatik erabaki da. Kirol merituaren saria San Juan Iberdrola eta Orio Babyautorentzat izan da, kirol klub hauen fundazioaren 50. urteurrena sarituz eta Alex Txikon izan da sari hau ematearen arduraduna. Vicente Carpintero, Zierbena Bahías de Bizkaiako patroiak jaso du patroi onenaren saria. Bere aldetik, antolakuntza onenaren eta zaletu onenen saria San Juan Iberdrolak jaso du antolakuntza hoberenaren saria Matxalen Ziarsolo, Bere Bera Eskubaloiko jokalariaren eskutik, III Eusko Label Banderan egindako lanarengatik. NT2 Hondarribiarentzat izan da San Miguelen eskutik jasotako zaletu hoberenen saria. Azkenik, ohorezko saria zendutako Iñaki Oiarzabalentzat izan da, eta saria bere seme Borjak - “Ama Guadalupeko” arraunlaria denak - jaso du Pedro Andueza, ACTko presidentearen eskutik.

Gainera, gala honek aurtengo San Miguel Liga eta Euskotren Ligari hasiera emateko balio izan du. Gaur gaueko hitzaldiak Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultur Saileko Kontseilaria, Itziar Egaña, “la Caixa”ko ordezkaria, Carlos Cubillo, San Migueleko ordezkaria, eta Pedro Andueza, ACTko presidenteak eman dituzte. Amaitzeko, Gerturaturiko jendeak Luis Larrodera umorista monologo bat eta coctel batez gozatu ahal izan dute Kursaaleko terrazan.

Itzuli