Albisteak 2013

LEHIAKETA

22 Uzt 2013

ARRAUNAREN FESTA GETXON: HIRU ESTROPADA TRADIZI HANDIKO HIRIAN

ARRAUNAREN FESTA GETXON: HIRU ESTROPADA TRADIZI HANDIKO HIRIAN

Algortako Portu Zaharrak arraun usaina izanen du larunbat arratsean; aurrena, Euskotren Ligako 4. proba puntuagarria, ondoren San Miguel Ligako 10., eta bukatzeko, KAE-2 mailako proba, etxeko ontziaren parte hartzearekin

San Miguel Liga – la Caixa Koroak lan erdiak beteko ditu asteburu honetan. 19 proba iragartzen zituen egutegiak, eta larunbatean 10. jokatuko da Getxon, Kantauri Itsasoko estropada ezagunenetakoa: GEXOKO ESTROPADEN XXXV. IKURRINA. Aurtengoa 35. ekitaldia da, dagoeneko, eta datu horrek erakusten du Getxo tradizio handiko plaza dela. ACTk ere asko zor dio Getxori, elkarteak bete dituen 10 urteetan alboan izan baititu probako babesle eta antolatzaileak. Getxo herriko festetan murgilduta dago, eta antolatzaileek prestatu duten arraun menua ezin hobea da: arratseko 6retan Euskotren Ligako 4. proba puntuagarria hasiko da. Hori bukatzean, San Miguel Ligako 10., eta hiru txandak bukatuta, KAE-2 ligako estropada. Tartean etxeko ontzia, Getxo, San Pedro B-ri lidergoa kentzeko borrokan murgilduta.

Gaur eguerdian egin da estropadaren aurkezpena Getxoko Udaltzaingoaren Prentsa Aretoan, eta hara bertaratu dira herriko alkatea, Imanol Lasa Jauna, Getxoko Kirol Zinegotzia, Alvaro Gonzalez Jauna, Getxo AEko presidentea, Marcos Bretos Jauna, Raspas AEko presidentea, Jon Garamendi Jauna, Getxo AEko arraunlari beteranoa, Jose Antonio Zubizarreta Jauna, eta ACT elkarteko gerentea, Iñaki Mikeo Jauna  presne.

Euskotren Ligako proba bi luze eta ziaboga bakarrera jokatuko da. Zumaia Salegi Jatetxea Itziar nagusi izaten ari da, zalantzarako tarterik gabe: hiru estropada eta hiru bandera. Gizonezkoei dagokionez, ezin da parekotasun handiagoa eskatu. Orio Babyautok lidergoa kendu dio Kaiku Ambilampi, baina bi traineruek puntu kopuru bera dute: 91. Urdaibai Umpro Avia ere ez dago urrunegi, hiru puntura, eta Hondarribia Orsak ere gero eta gertuago ditu ohorezko postuak, 77 punturekin.

Itzuli