Albisteak 2024
LEHIAKETA
27 Uzt 2024
Arraun Lagunakek garaiezin jarraitzen du
Bederatzigarrren bandera eskuratu du gaur Getxon Andrea Astudillok gidatutako traineruak.
Arraun Lagunakek garaiezin izaten jarraitzen du Euskotren Ligan. Zortzi puntu eskuratu dituzte gaurkoan ere, lanak 10:37:36ko denboran amaituta. Bigarren posturako borroka handia egon da Donostiarra eta Orioren artean, eta azkenean, Donostiarra izan da azkarrena: Rufo Urtizberearen neskek 15.42ko gañerarekin gelditu dute kronoa, eta oriotarrek berriz 15.80 galera izan dute. Laugarren postuan, bigarren txandan aritu den Hondarribia ailegatu da, liderrarekiko 20.08ko atzerapenarekin. Hortaz, bihar Lekeition ohorezko txandan lehiatuko dira berdeak.
Euskotren Ligako lehen postuan jarraitzen du Arraun Lagunakek 72 punturekin, Oriok 54 ditu, eta Tolosaldeak eta Donostiarrak 52 dituzte.
Bermeo Urdaibai nagusitu da Getxoko uretan
Bermeo Urdaibai nagusitu da gaur ere Getxoko uretan. Liderrek gertu izan dute Zierbena une oro, baina eurak izan dira azkenean gaurko estropadako lehenak. Gorka Aranberrik gidatutako traineruak 19.49,32ko denboran amaitu du estropada eta Zierbenak berriz 3.70 segundo gehiago behar izan ditu. Orio izan da hirugarren, liderrekiko 13.66 segundoko atzerapenarekin, eta bigarren txandan arituagatik, laugarren denbora onena Donostiarrarena izan da.
Ondorengoa da Eusko Label ligako sailkapena momentu honetan: 105 puntu ditugu dagoeneko Urdaibaik, eta eurena da hortaz lehen postua. Bigarrena Zierbena da 97 punturekin, hirugarrenak horiak 82rekin eta laugarrena Donostiarra, 79rekin.
Bederatzigarren jardunaldia minutu bateko isiltasunarekin hasi da, goizean getxon egin den Beteranoen estropada ostean hil den arraunlariaren omenez. Gure doluminak familiari.