Albisteak 2016

BEREZIAK

15 Uzt 2016

Arraun errazio bikoitza bizkaiako uretan

Arraun errazio bikoitza bizkaiako uretan

VII. Bilboko Bandera eta Getxoko Estropaden XXXVIII. Ikurriña, San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako asteburuko zitak

Aurreko asteburuan Gipuzkoa arraunaren puntu nagusia izan bazen, aste honetan Bizkaiaren txanda da. Bihar eta igandean, Bilbok eta Getxok San Miguel Ligako zein Euskotren Ligako jaurdunaldiak jasoko dituzte. San Miguel Ligari dagokionez, NT2 Hodnarribiak CaixaBank Koroaren lehiaren lidergoan iristen da Urdaibai Aviarekiko hiru puntuko errentarekin. Sailkapena oso estu dago, izan ere, laugarren eta bederatzigarren postuen artean 12 puntuko diferentzia soila dago. Patroi onenaren CaixaBank Trofeoan ordea, Unai Osak, Zumaiako patroiak, jaurdunaldi berri batez liderraren maillot zuria jantziko du. Euskotren Ligari dagokionez, San Juan Iberdrolak, Hibaika Jamones Ancinek, Orio Babyautok eta Cabok, Bilbon nor baino nor haritzeko lehen aukera izango dute.

San Miguel Ligako seigarren jaurdunaldia Bilbora doa bihar 18.00etatik aurrera eta Bilboko Banderaren zazpigarren edizioa martxan jarriko da erlojupeko modalitatea. Horrez gain, irteerako eta helmugako balizak Udaletxeko Zubian kokatuta egongo dira. Lau garaile desberdin egon dira bandera honetan: Orio Babyauto 2007an, Castro 2008an, Kaiku Producha 2011ean eta NT2 Hondarribia 2014 eta 2015ean. Hain zuzen, aurreko urtean Ioseba Amunarrizen gidaritzapean dagoen ontziak 19'23''92ko denborarekin estropada eremu honetako denborarik azkarrena egitea lortu zuen. 2012. urtean, IV. Bilboko Bandera San Miguel Ligako egutegiaren barnean jokatu zen eta NT2 Hondarribia garaile atera zen, baina estropada ez zen puntuagarria izan. Nobedade bezala, aurten, Euskotren Ligako jaurdunaldia Bilbon jokatuko da, Bilboko Banderaren lehen edizioa izango dena. 2011 urtean, Bandera El Correo izenpean, Getaria Tolosa 10'46'' denborarekin Bizkaia ontziarekiko bederatzi segunduko abantaila izan zuen.

Igandean Getxoren txanda izango da. Urtez urte, estropada honek garaile desberdinak izan ditu, baina denen artetik Kaiku Producha gailentzen da hiru garipen jarraian lorturik. (2011, 2012 eta 2013). Pedreñak (2006), Orio Babyautok (2007), Castrok (2008 eta 2009), Urdaibai Aviak (2010) eta NT2 Hondarribiak (2014 eta 2015) ere garaipenak lortu izan dituzte estropada honetan. Momentuz, Getxoko Estropaden Ikurriñako denborarik honena Castrok 2009 an lortu zuen 19'18''70ko denborarekin. 2013an garaipen mardulena Kaiku Produchak lortu zuen, bigarren sailkatua, Orio Babyauto 23'50 segundura utziz. Ordea, garaipenik estuena, Castrok lortu zuen, berriro ere, Orio Babyauto 1''64era utziz. Getxoko Ikurriña honetan, CaixaBank Koroa lortzeko hautagaiek Portu Zaharraren inguruan hiru milla nautikoko lau luze eta hiru ziaboga eman beharko dituzte. Euskotren Ligako estropadan ordea, milla nautiko eta erdian arraun egingo dute bi luze eta ziaboga bat emanez. Igandeko estropadaren txandak, VII. Bilboko Banderaren sailkapenaren arabera antolatuta egongo dira.

Biharko jaurdunaldia zein igandekoa ETB1 eta TVG2 telebista kateek zuzenean emango dute. Gainera, euren web orrialdeen bitartez ere estropadak ikusteko aukera izango da.

Itzuli