Albisteak 2017

BEREZIAK

30 Eka 2017

Amaitu da itxaronaldia!

Amaitu da itxaronaldia!

Bilbon eta Portugaleten jokatuko dira Eusko Label Liga – 2017ko CaixaBank Koroako lehenengo bi jardunaldiak 

Amaitu da itxaronaldia! Bihar emango zaio hasiera arrauneko kategoria goreneko denboraldi berri bati, zehazki, Eusko Label Ligako hamabosgarren edizioari. Beste urte batez, momentuko 12 traineru onenak, hainbeste desiratutako garaikurra, CaixaBank Koroa, eskuratzeko lehian jardungo dute. Urte asko daramatzate Koroa lortzeko lanean, eta aurten ere, horrela jarraituko dute Urdaibai Avia ordezkatu ahal izateko, eta irabazle postua lortzeko.

Lehenengo jardunaldia hasteko ordu gutxi batzuk falta dira, eta klubek helburu oso desberdinak finkatu dituzte. Hala ere, momentuz, traineru guztiek aukera berberak dituzte, datorren irailaren 17an, Portugaleten jokatuko den XLVII GP – XLIII Bandera El Corte Inglés amaitzeko momentuan sailkapen nagusiko garaile izateko.

Bihar jokatuko da uda honetako lehenengo lehia. Bilbon izango da, 19:00tan hasita, eta VIII Bandera de Bilbao egongo da jokoan. 2017ko Eusko Label Liga zabalduko duen jardunaldi hau, urtero bezala, erlojupekoa izango da. Denboraldi honetako lehen jardunaldia izanik, txandak aurreko urteko sailkapen orokorraren arabera finkatuko dira. Bestalde, lehengo urtean igotako bi taldeak lehenengo txandan jokatuko dute. Horrela, lehenengo txandan jardungo dute Ares, Ondarroa Cikautxo, San Pedro eta Zierbena Bahías de Bizkaiak; bigarrenean izango dira Cabo, Astillero, Tirán Pereira eta Orio Babyauto; eta azkenik, denboraldiko lehenengo ohorezko txandan jardungo duten lau traineruak San Juan Sumelec, Kaiku Producha, Hondarribia eta Urdaibai Avia izango dira.

CaixaBank Koroa lortzeko borrokan bandera hau lortzeko egindako sei edizioetan, lau garaile desberdin egon dira. Bertan, gailendu den taldea Hondarribia izan da, hura izan baita azken hiru edizioak (2014,2015,2016) irabazi dituena. "Ama Guadalupekoa"z gain, Orio Babyautok (2008), Castrok (2009) eta Kaiku Produchak (2011) ere badakite zer den bandera hau irabaztea. Mikel Orbañanosen mutilek dute errekorra bandera honetan, izan ere, 2015eko estropadan, 19´23´´92 denbora egin zuten. Lehenengo bi sailkatuen arteko tarterik motzena 2008an izan zen, Orio Babyauto irabazle izatetik, eta beraz, Castroren trainerutik, 1”21era geratu zenean. Bestalde, lehenengo eta bigarren iritsi zirenen arteko tartea 2007an izan zen handiena, "mirotzek" 13”32 atera zizkienean Hondarribiari.

Igandean, bestalde, 12:00tan, Bandera Ayuntamiento de Sestaoren XVI. edizioa lehiatuko da. Kasu honetan, txandak larunbateko jardunaldiko sailkapenaren arabera zehaztuko dira. Klub sestaoarrak antolatzen duen estropada honen ibilbide historikoa errepasatuz gero, ikusi daiteke, Hondarribia izan dela, bi garaipenekin, bandera hau gehien irabazi duen taldea (2011 eta 2015). Egutegiko hitzordu hau behin irabazi duten traineruen artean daude Astillero (2010), Kaiku Producha (2012), Tirán Pereira (2013) eta Urdaibai Avia (2016). Ibaian egiten den estropada hau ez da nabarmentzen lehenengo bi sailkatuen artean denbora tarte handiak egoteagatik. Aurreko urteetan lortutako emaitzak begiratuz gero, ikusi dezakegu, Kaiku Produchak bakarrik sartu diola 10 segundo baino gehiagoko tartea bigarren sailkatuari, kasu horretan Hondarribiari (+13”).

Itzuli