Albisteak 2014

BEREZIAK

08 Uzt 2014

Aitor Olaskoagak #UztailekoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Aitor Olaskoagak #UztailekoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Portugalete Euleneko arraunlariak Punk eta Rock doinuz beteriko zerrenda bat dakarkigu

#EkainekoPlaylistean estilo orotariko musikaz beterik zegoen. Aldiz, hilabete honetan, zerrendako abesti gehienek ezaugarri komun batzuk dauzkate: Punka eta Rocka. Hilabete honetan, Aitor Olaskoaga Portugalete Euleneko arraunlariak, Iñaki Arrietak utzitako ikurra hartzen du #UztailekoPlaylista osatzeko. Arraunlari oriotar honek doinu gogorrez osaturiko zerrenda bat osatu du, Punk Rock estiloko taldeekin, baina beste estilo lasaiago batzuetako kantuak ere aurki ditzakegu barnean.

#UztailekoPlaylist honetako kanturik gogorrenen artean Soziedad Alkoholikaren "Cuando Nada Vale Nada", La Polla Records talde mitikoaren "Ellos Dicen Mierda", R.I.P.en "Enamorado de la Muerte" eta Barrikadaren "Okupación" aurki ditzakegu. Baina zerrenda honetako Punk kantuak ez dira bakarrik gure ingurukoak, Nazioarteko Punk hobereneko kantuez ere goza daiteke bilduma honetan, esate baterako, NOFXen "Bob", Ranciden "Fall Back Down" eta "As Wicked" eta Massachusettseko Dropkick Murphys taldearen "The Warrior´s Code".

Baina ez da dena Punka zerrenda honetan, badira Angus and Julia Stonen "Just a Boy" eta Bob Dylanen "Like a Rolling Stone" bezalako kanta lasaiak ere. Baina zerrenda bat ez da guztiz osorik geratzen denok ezagutzen ditugun kanta ezagunak ez baditu. Zerrenda honetan ere ezin ziren falta halakoak eta horregatik bertan dira Jet talde autraliarraren "Are You Gonna Be My Girl", Extremoduroren "Salir", The Curen "Boys Don´t Cry" eta Barricadaren "En Blanco y Negro".
 

 

Barricada – En Blanco y Negro
Jet – Are You Gonna Be My Girl
The Distillers – City Of Angels
NOFX – Bob
Bob Dylan – Like a Rolling Stone
The Cure – Boys Don´t Cry
The Rolling Stones – Rip This Joint
Kortatu – Desmond Tutu
Delirium tremens – Kaixo
Soziedad Alkoholika – Itoiz, Ito Ez
Soziedad Alkoholika – Cuando Nada Vale Nada
R.I.P. – Enamorado de la Muerte
La polla record – Ellos Dicen Mierda
Rancid – Fall Back Down
Rancid – As Wicked
Dropkick Murphys – The Warrrior´s Code
Barricada – Okupación
Strike Anywhere – Chalkline
Extremoduro – Salir
Angus and Julia Stone – Just a Boy
 

Itzuli