Albisteak 2020
BEREZIAK
07 Urr 2020
ACTko teknologia Teknopolisen
G93k Elkarteko estropadetarako sortutako teknologiari buruzko erreportajea egin du ETBko saioak
Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren inguruko guztiaren zati txiki bat baino ez da ikusten telebistan estropada batez gozatzeko orduan. Teknologia oso elementu garrantzitsua da ACTn, urtez urte arlo horretan urratsak ematen jarraitu nahi baitu, lehiaketari laguntzeko une bakoitzean ahalik eta aurrerapen onenak lortzeko.
Horren adibide garbia da gure estropadetan erabiltzen den GPS sistema, pertsona guztiek unean-unean jakin dezaten traineruen arteko denbora-aldea eta traineruek denbora errealean estropada-eremuan duten posizioa. Epaileek, delegatuek, entrenatzaileek eta hedabideek ACTren hasieratik gaur egunera arte eboluzionatzen joan den teknologia hau baliatzen dute. Teknologia horren azken erakusgarria arraunaren maila goreneko estropadetan irteerak emateko semaforoa ezartzea izan da.
G93 arduratzen da teknologia hori guztia ACTrako garatzeaz, eta ETBko "Teknopolis" saioak Eibarko enpresa jarraitu du Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren jardunaldi batean, gure estropaden alderdi teknologikoa aztertzeko.