Albisteak 2014

BEREZIAK

11 Eka 2014

ACTk arraunlarien ingurua omentzen du

ACTk arraunlarien ingurua omentzen du

Elkarteak pasa den larunbatean II. Euskadi-Basque Country Bandera ikustera joateko bi pertsonentzako bidaia bat zozketatu zuen arraunlari guztien artean

Joan de larunbatean Bilbon ospatu zen San Miguel Ligako galan, Traineru Kluben Elkarteak arraunlarien familiako kideak eta lagunak omendu nahi izan zituzten, hauek baitira arraunlarien udarako joan eta etorriak sufritzen dituztenak urte guztian zehar. Beraz, Campos Elíseos Antzokian bi pertsonentzako Euskadi-Basque Country II. bandera Bartzelonan ekainaren 29an ikusteko gastu guztiak ordaindutako bi pertsonentzat bidaia zozketatu zen arraunlari guztien artean, irabazleak nahi zuenari eman ziezaion.

Zozketa oso modu sinplean egin zen. Eszenatokian zeuden laguntzaileetako batek lehenbiziko loteria-ontzitik bola bat atera zuen, San Miguel Ligako taldeetako bati erreferentzia egiten ziona. Jarraian, bigarren laguntzaile batek 1etik 22rako zenbaki bat atera zuen bigarren loteria-ontzitik. Bigarren ontzi honetan ateratako zenbakiak, arraunlariek Boga 2014 aldizkarian daukaten zenbakiari egiten dio erreferentzia. Lehenbiziko bolak San Pedro Ecolmareren izena zeraman. Honek antzokiaren atzealdean sekulako zalaparta sortu zen, han baitzeuden talde gipuzkoarreko arraunlariak. Bestalde, bigarren bolak 'Libiako' zein arraunlarik eramango zuen bidaia erabaki zuen. Bidaia Aritz Jauregi arraunlariari suertatu zitzaion, eta beran nahi dituen bi pertsonak Bartzelonara gonbidatzeko aukera edukiko du. Zorionak Aritz!

Itzuli