Albisteak 2023

DIZIPLINA

06 Aza 2023

ACTek dopinaren aurkako 105 kontrol egin ditu 2023. denboraldian

ACTek dopinaren aurkako 105 kontrol egin ditu 2023. denboraldian

2023ko denboraldian, Traineruen Elkarteak (ACT), dopinaren aurkako organoaren bitartez, 105 kontrol egin ditu Eusko Label Ligan, Euskotren Ligan eta bi lehiaketetako Play-Offetan parte hartu duten klubetan. Guztira 46 lagin bildu dira lehiaketan eta 59 lehiaketatik kanpo.

Laginen analisi guztiak Bartzelonako IMIMeko Dopin Kontroleko laborategiak egin ditu. Zentro hori Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (AMA-WADA) homologatutakoa da.  Emaitzek erakutsi dutenez, lagin batean izan ezik, ez da debekatuta dagoen substantziarik edo metodorik topatu. Kontrako txosten analitiko horretan, lehiaketan jasotako lagin batean, Benzoilecgonina (kokaina-metabolitoa) agertu zen; kasua diziplina-epaileari helaraziz.

ACTek Dopinaren aurkako Euskal Agentziarekin izandako koordinazioa nabarmendu nahi du, bere eskumenen esparruan programatuta zituen ekintzak urritu gabe jardun baitu, eta, gainera, gure diziplinan dopinaren aurkako borroka bultzatzeko laginak biltzeko erakunde gisa duen parte-hartzea azpimarratu nahi da.

Itzuli