Albisteak 2010

LEHIAKETA

21 Uzt 2010

ACT ELKARTEAK BIDEO FINISH SISTEMA ERABILIKO DU SAN MIGUEL LIGAKO ESTROPADA GUZTIETAN

ACT ELKARTEAK BIDEO FINISH SISTEMA ERABILIKO DU SAN MIGUEL LIGAKO ESTROPADA GUZTIETAN

Traineru Kluben Elkarteak denboraldia bukatu bitarte geratzen diren 12 estropadetan bideo finish sistema erabiltzea erabaki du.

Helburua lehiaketa gero eta hobea izatea da, eta San Miguel Ligak daukan parekotasuna aintzat hartuta, bideo finish sistema erabiltzea erabaki da. Sistema honen bitartez, helmugako marra eta estropadako denbora helmugan bertan kokatutako bideo seinale batean txertatzen da. Egun, estropadako denbora gailu elektroniko batek neurtutako denbora eta epaileen kronometrajea sinkronizatuz lortzen da, baina bideo seinalea helmuga gainean jarritako kamera baten bitartez. Lortutako bideo irudi hori grabatu egiten da, eta grabatutako irudiaren berrikusketak traineru bakoitzaren denbora zehatza lortzea ahalbideratzen du. Bideo finish-ak bi ehuneneko zorroztasunarekin egiten du bere neurketa.
Bideo finish-a ACT elkarteak arrauna hobetu eta modernizatzeko beste pauso bat da. Zer hobe hori lortzeko eskura dituen bitarteko tekniko onenak erabiltzea baino. Bideo finish-a erlojupekoan egin diren estropada guztietan erabili izan da orain arte, baina traineruen arteko parekotasuna ikusita, elkarteak sistema hori estropada guztietan erabiltzea deliberatu du.
G93 enpresa izango da bideo finish-aren hornitzailea, GPS sistemaren bitartez San Miguel Ligako estropadetako jarraipena GPS egiten duen enpresa bera.

Itzuli