Albisteak 2012

ELKARTEA

23 Eka 2012

ACT ELKARTEA ZIERBENARA BEGIRA, SAN MIGUEL LIGA HASTEKO ASTEBETE FALTA DELA

ACT ELKARTEA ZIERBENARA BEGIRA, SAN MIGUEL LIGA HASTEKO ASTEBETE FALTA DELA

Elkarteak bi batzar egin ditu gaur Castro Urdialesen

Ohiko Batzarrean honako puntu hauek nabarmendu dira:

 

· Azken 4 batzarretako akten onarpena.

 

· 2012ko aurrekontuan zintzilik zeuden partida batzuen onarpena. Elkartearen aurrekontu osoa, estropada pribatuetako sariak barne, 750.000 eurokoa izango da. Aurrekontuen barne, Galiziako arraun klubei euren bidaia gastuetarako ematen jarraituko zaien diru partida nabarmendu behar da (30.000 euro).

 

· ACT elkarteko Arautegiko aldaketa proposamenak hurrengo denboraldia arte atzeratu dira.

 

· 2012ko estropada egutegiko balizko aldaketen onarpena.

Ofizialki onartzen da Pedreñan jokatu beharreko estropada Ribamontan al Mar herrira eramatea (Loredo). Bestalde, Euskadi Saboreala Bandera O Groven jokatuko da. Larunbateko jardunaldiak arratsaldeko 6retan hasiko dira eta igandekoak eguerdiko 12tan. Euskotren ligako estropadaren bat dagoen egunean, Emakumezkoen Ligako estropada izanen da beti jokatzen lehena

Itzuli