Albisteak 2023

LEHIAKETA

24 Mai 2023

4 hautagai Euskotren Ligara igotzeko

4 hautagai Euskotren Ligara igotzeko

Igoera zuzenerako eta Playoffetarako dokumentazioa aurkezteko epea amaitu da

Euskotren Ligako denboraldia hasteko hilabete pasatxo falta denean, emakumezkoen lehiaketara igotzeko hautagaiak zein izango diren argitaratzen da. Playoffean parte hartzeko dokumentazioa aurkezteko epea amaitu ondoren,ACTko Zuzendaritza Batzordeak, aipatutako klubek aurkeztutako dokumentazio guztia aztertu ondoren, aurkeztutako eskaera guztiak onartu ditu. Beraz, orain klubek kirol-merituen bidez lortu beharko dute playoffetarako sailkapena.
 
Honenbestez, 2024. denboraldiko Euskotren Ligara igotzeko hautagaiak hurrengoak dira:
•    Deustuko Arraun Taldea
•    C.D.R. Kaiku A.K.K.
•    Zarautz Arraun Elkartea
•    Zumaiako Telmo Deun A.K.E.

Itzuli