Albisteak 2021

ELKARTEA

25 Mai 2021

2021eko liderraren azala

2021eko liderraren azala 2021eko liderraren azala

Negua, ACTko Official Partnerrak Eusko Label Ligako liderren, Euskotren Ligako liderren, Caixabankeko patroi onenaren eta emakumezko patroi onenaren maillotak eta platanitoak diseinatu eta egin ditu.

Estropaden lehia berriz helduko da, eta berarekin batera, arraunlari guztien unerik gustukoena: 2021 denboraldiko sailkapen ezberdinen gorenean izango direnen jantzi preziatuenak ezagutzea.

Neguak erabili dituen material eta patroiei esker lortu du jantzien erosotasuna. Ehun leuna erabili du, baina oso erresistentea eta malgua. Erabilitako patroi berritzailearekin konbinatuta, gorputzera ezin hobeto egokitzea ahalbideratzen du, eta propietate egonkorrak denboran zehar mantentzen dira. Gainera, babes ultramorea du eguzki izpietatik babesteko.

Jostura bereziak ditu, arraunlariaren erosotasuna lehenesteko asmoz, eta arraunketa profesionalaren mugimendura egokitutakoak.

Diseinuari dagokionez, arraun-paletan oinarrituta dago jantzia. Jantziaren gainetik dagoen koloreen progresioa, olatuak apurtu eta itsasoan urtzen direneko simulazioa da,mugimenduari ibilbide luzeagoa emateko.

Euskotren Ligako liderraren Mallota 
CaixaBank, Euskotren Ligako babesle nagusiak, kolorea eman dio traineru liderraren maillot eta platanitoari. Platanitoa, gizonezkoen proban gertatzen den bezala, sailkapeneko liderraren patroiak jantziko du.

Euskotren Ligako Patroi Onenaren Mallota 
Maillot eta platanito laranja, Euskotren Ligako patroi Onenaren sailkapeneko liderraren kolorea da. Gizonezkoen proban bezala, banakako saria da, lanaldi bakoitzeko puntuazio baten emaitza.
 

Itzuli