Albisteak 2011

LEHIAKETA

26 Mar 2011

2011KO SAN MIGUEL LIGAKO EGUTEGIA ONARTU DA

2011KO SAN MIGUEL LIGAKO EGUTEGIA ONARTU DA

Martxoaren 26an, larunbatez, ACT elkartearen 3. Batzar Orokorra egin da Bermeon. Elkarteko kide diren klub guztiek parte hartu dute batzarrean.

Batzarrean ondoko gai hauek nabarmendu dira:

-2011ko aurrekontuaren onarpena. Sariak barne, 700.000 eurokoa izango da. Diru sarrerei dagokionez, elkarteak 500.000 euro biltzea espero du bere babesle eta estropadetako babesleen bitartez. Cervezas San Miguel, Euskolabel eta Ambilamp dira babesleak, eta Bordele, Bilbo, Santander, Zarautz eta Getxoko Udalak eta El Corte Ingles, estropadetako babesleak.

-2011ko San Miguel Ligako egutegiaren onarpena.

EKAINA

18 Erakustaldi estropada Bordelen (Ez P.) 19 Bordeleko Bandera (1.go jardunaldia).

 

UZTAILA

2 Camargo 3 Bilboko Bandera - ER

9 Moaña 10 Galicia

16 Pedreña 17 Bandera Ciudad de Santander

23 San Pedro (probisionala) 24 Bandera Ambilamp (Portugalete)

30 Getxo 31 Zumaia

 

ABUZTUA

13 Zarautz 14 Zarautz (Bi jardunaldiko bandera)

20 Hondarribia 21 San Juan ER.

27 Orio 28 Castro

 

SEPTIEMBRE

17 Bermeo 18 El Corte Inglés (Portugalete)


Hurrengo astean ACT elkarteko web gunea berrituko da, egutegia eta araudiari dagozkien atalak hain zuzen ere.

Azkenik, eta egoera ekonomikoa larria izan arren, ACT elkarteak Emakumezkoen Ligari jarraipena ematea erabaki du, Euskotren babeslea eta lau parte hartzaileen laguntzari esker: Bizkaia, Kantabria, Galizia eta Gipuzkoa. Denboraldi honetan estropada bakoitzean ematen ziren diru sariak desagertuko dira, baina 20.000 euro emango dira liga bukaeran. Horren arabera, klub bakoitzak diru sari jakin bat jasoko du, bere sailkapenaren arabera.

Itzuli