Albisteak 2015

LEHIAKETA

20 Api 2015

19 estropadako bidaia zirraragarri bat

19 estropadako bidaia zirraragarri bat

Kontsulta ezazu San Miguel Liga eta Euskotren Ligako taldeek udara honetan osatuko duten egutegia

San Miguel Ligak jada badauka aurtengo denboraldirako egutegia, non momentuko 12 ontzi hoberenak azken jardunaldian emango den “la Caixa” Koroa lortzeko lehiatuko dira. Denboraldi hau, azken bi aldietan bezala Mediterraneoan izango du irteera, baina kasu honetan Malagan izango da, non ekainaren 28an III Euskadi – Basque Country Bandera jokoan jarriko da. Uztailaren 4 eta 5eko asteburuan San Miguel Ligaren karabana galiziar lurraldeetara mugituko da larunbateko III Bandera Nauta Sanxenxo eta igandeko II Bandera Moaña – GP Fandicosta lehiatzeko. San Pedro eta Donostia izango dira udarako hurrengo geltokiak uztailaren 11 eta 12ko III Bandera “la Caixa” eta IV Bandera Eusko Labelekin. Asteburu honetan, gainera Euskotren Ligaren sailkapen jardunaldiak jokatuko dira, San Juan Iberdrolarekin lehiatuko diren hiru taldeak zein diren erabakitzeko. Txapelketa uztailaren 18an Oriora iritsiko da XXV, Orioko Estropadak jokatzeko eta igandean Portugaleteko urak izango dira lehiaketaren lekuko, VII Ambilamp Banderarekin. San Miguel Ligak uztaila III Bandera Playas de Noja eta Getxoko Estropaden XXXVII. Ikurriña jokoan jarriz agurtuko du, 25 eta 26an. Bi jardunaldi hauek ere puntuagarriak izango dira Euskotren Ligako taldeentzat.

Abuztuak, lehiaketa berriro Galiziara eramango du, larunbata 8an jokatuko den Samertolameuko Bandera eta igandeko XXV Concello de Boiroko Banderarekin. Abuztuaren 15 eta 16ean Zarautzeko jardunaldi bikoitzaren txanda iritsiko da, non Euskotren Ligako azken bi jardunaldiak ere jokatuko diren, eta txapelduna sarituko den. Hondarribiaren txanda abuztuaren 22an iritsiko da Hondarribiko XXXVIII. Bandera – GP Maprfe lehiatuz eta igandean XXXVII . Bandera Noble Villa de Portugalete jokatuko da. Hurrengo geldiunea bizkaitar uretan jarriko da jokoan larunbata 29ko VI Bandera de Bilbao eta igandean Zierbenan lehiatuko den XXXII Petronor Banderarekin. Kontxako Banderaren bi asteburuen ondoren San Miguel Ligak bere azken bi jarunaldiak ospatuko ditu Bermeo eta Portugaleten, igoeran playoffarekin batera. Larunbata irailaren 19an Bermeo Hiriko XXXIII. Bandera jokatuko da, eta igandea 20ean XLI Bandera El Corte Inglés, non San Miguel Ligaren hamairugarren edizioari amaiera emango zaio.

Itzuli