Albisteak 2018

BEREZIAK

02 Uzt 2018

15 urte ACT-ren ondoan nabigatuz

15 urte ACT-ren ondoan nabigatuz

Duela 15 urte gaur bezalako egun batean ACT jaio zen elkarte bezala eta urte hauetan udako jazoerarik garrantzitsuenetariko bat bilakatzera iritsi da

Gaur egun berezi bat da ACT-rentzat, izan ere duela 15 urte, 2003ko uztailaren 2an, Bilboko Hotel Hesperia Zubialde proiektu berri honen lekuko izan zen, Asociación Clubs de Traineras (ACT)-ren sorreraren testigu. Hau Eusko Jaurlaritzari eta Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako Gobernuei esker jaio zen. Honen helbururik nagusiena liga bat sortzea zen, araudi argi eta egutegi propio batekin bertan trainerurik onenak biltzeko.

Bilera anitzen ondoren, eta batez ere 2003ko uztailaren 2an izandako 15 orduko bileraren ondoren, azkenean ACT nabigatzen hasi zen. Izena, anekdota moduan, Carlos Izarrek jarri zuen ACBren, Asociación Clubs de Baloncesto-ren eredua jarraituz. ACT galiziako Mecos, Tirán eta Cabok; Kantabriako Castro, Pedreña eta Astillerok; bizkaiko Urdaibai eta Isuntzak; eta gipuzkoako Orio, San Juan, Hondarribia eta Zarautzek sortu zuten. Lehenengo asanblada honetan azpimarratzekoa da Koldo Díaz lehenengo ACT-ko lehendakari izendatu zutela. Biltzarraren ondoren, eta kontuan izanda lau egun beranduago txapelketari hasiera emango ziotela, gauak jota egutegia diseinatzen hasi ziren uztailaren 6an Castro-ko uretan ospatutako Bandera Ono burutu ahal izateko.

2003ko uztailaren 2tik aurrera, ACT-k finko nabigatu du eta bere helbururik nagusiena betetzea lortu du. Honi esker, orain liga hau milaka pertsona biltzen dituen mailarik handieneko txapelketa batean bilakatu da. Proiektua indarrarekin jaio zen, baina bidean zailtasun anitz bilatu ditu. Baina hau, kluben gauzak ondo egiteko gogoei esker eta honi eskainitako denbora guztiaren ondoren, orain ACT-k maila paregabea dauka eta urteak pasa ahala gorantz doa.

Horregatik, ACT-ren 15 urteurrena dela kontuan izanda, aste honetan zehar ACT-ren urtebetetzea gogorarazten joango gara. Oso adi egon, sorpresa ugari egongo dira eta.

Itzuli