Albisteak 2023

ELKARTEA

16 Eka 2023

2023ko denboraldiaren aurkezpena

 2023ko denboraldiaren aurkezpena  2023ko denboraldiaren aurkezpena

Elkarteko bazkideak bihar goizean bilduko dira Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako denboraldi berriak aurkezteko

Bihar goizean ACTko bazkideek Bilbon elkartuko dira ohiko batzar berri bat egiteko. Batzar hau, denboraldia hasi aurreko azken batzarra izango da, eta beraz, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako denboraldiari buruzko azken xehetasunak zehazteko baliatuko dute.

Ondoren, arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Eusko Label Liga eta Euskotren Liga aurkezteko ekitaldia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Aitziber Garmendia aktoreak gidatuko du ekitaldia, eta, besteak beste, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako jatorrizko Garaikurren erreplikak banatuko zaizkie iazko denboraldiko irabazleei, hurrenez hurren Bermeo Urdaibairi eta Orio Orialkiri.

Iazko denboraldiari amaiera eman ondoren, Eusko Label Ligako denboraldi berria, eta Euskotren Liga historikoa aurkeztuko dira. Ikusleek emakumezkoen lehiaketaren ibilbidean zehar bidaiatzeko aukera izango dute, hamalau denboraldi hauen errepasoa egingo duen bideo baten proiekzioarekin.

Gala amaitu ondoren, bertaratzen direnek Eusko Label eta Keler produktuekin aperitibo bat izango dute Euskalduna Jauregiaren kanpoko zabalgunean.
 

Itzuli