Albisteak 2020

BEREZIAK

11 Abe 2020

Zer dio prentsak?

Zer dio prentsak?

Komunikabideek Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako fitxaketen merkatuaren informazioa hurbiltzen digute

Urtearen azken zati honetan, hilabete gutxi barru hasiko den arraun denboraldi berri bati aurre egiteko lehen urratsak ematen hasi dira klubak, eta datorren udan Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan parte hartuko duten plantillen inguruko berritasunak ezagutzen jarraitzen dugu.

LA VOZ DE GALIZIAk Euskotren Ligako talde txapeldunaren oinarrietako baten berritzea argitaratu zuen atzo. Sandra Piñeirok hirugarren denboraldia beteko du 2021ean Orioko AEn.

Bestalde, Pedreñako arraunlari berriei buruzko artikulu batean, Eusko Label Ligako talde bati eragiten dioten bi bajaren berri eman du DIARIO ALERTAk. Egunkari honen arabera, Mario Hernandok eta Jon Lekandak Zierbena Bahias de Bizkaia utziko lukete Kantabriaruntz joateko.

Itzuli