ACT TV 2022

BEREZIAK

19 Abu 2022

Zarautz asteburuko protagonista

Zarautz asteburuko protagonista Zarautz asteburuko protagonista

Euskotren Ligako XIV. Zarauzko Ikurriña eta Eusko Label Ligako XLV. Zarauzko Ikurriñak jokatuko dira asteburu honetan. Jardunaldi bikoitzean jokatzen den denboraldiko bigarren ikurriña da larunbatean 17:40etatik aurrera hasiko dena. Euskotren Ligan azken hiru denboraldietan Orio Orialkik lortu du Zarauzko Ikurriña etxeratzea, eta Eusko Label Ligan Matrix Hondarribiak azken lau denboraldietan eraman du zarauzko Ikurriña. Aurten euren bolada onarekin jarraitu nahiko dute bi taldeak.

Igandeko jardunaldiari dagokionez, 11:30etan hasiko da Euskotren Ligako azken jardunaldia. Zarauzko Ikurriña eman ondoren, Orio Orialkiko arraunlariak agintarien ontzira igoko dira Euskotren Garaikurra jasotzera, 2022. denboraldiko txapeldun gisa.

ZALEEN GUNEA
Asteburu honetan ere Eusko Label Ligako eta Euskotren Liga Zaleen Gunea Zarautzen izango da. Larunbatean zein igandean, Zarauzko Udaletxeko plazan (Lege Zaharren Enparantza) egongo da, eta bertan zaleek hainbat gunez gozatzeko aukera izango dute. Alde batetik, Eusko Label hegaluzea parrillan eta lehiaketako garagardo ofiziala, Keler, dastatu ahal izango dute. Horrez gain, Zarauzko Ikurriñaren xehetasun guztia pantaila erraldoitik zuzenean jarraitu ahal izango dira, edo Tour Corona Caixabanken parte hartuz hainbat sari irabazteko aukera izango da. Larunbatean, kirol eguna amaitutakoan, txikienentzako jolasak eta dantzak izango dira Eusko Labelen eskutik, eta igandean puzgarriak BM Supermerkatuei esker.
 

Itzuli