ACT TV 2014

BEREZIAK

01 Urr 2014

Vicente Carpinterok 2014ko patroi onenaren saria jaso du

Vicente Carpinterok 2014ko patroi onenaren saria jaso du

Zierbena Bahías de Bizkaiakoa patroiak, lehenengo aldiz, patroi onenaren garaikurra jaso du Zarautzen

Gaur arratsaldean 2014ko San Miguel Ligako patroi onenaren “la Caixa” sari banaketa ekitaldia egin da Zarauzko Ondartza elkartean. Iluntzeko 8retan hasi da ekitaldia eta Zierbena Bahías de Bizkaia klubeko Vicente Carpintero patroiak jaso dute saria. Asier Zurinaga, Kaiku Ambilamp ontziko patroiak 2013ko patroi onena izan zela adierazten duen trofeoa itzuli du, eta trofeo horren erreplika bat jaso “la Caixa” etxeko Pedro Bartra jaunaren ordezkariaren eskutik. Ondoren, 3.000 €ko txekea eta 2014ko patroi onenari dagokion trofeoa eman dio Vicente Carpinterori. Zierbena Bahías de Bizkaiako patroiek 23 puntu lortu ditu sailkapenean, bigarren geratu den Gorka Aranberri baino lau puntu gehiago.

Gogoratu behar da sailkapena gauzatzeko, batzordeak, GPSak emandako datu objektiboak erabiliko ditu. GPSak eskainitako datu horiek traineruek egindako metro kopurua, ziaboga emateko behar duen denbora -biraketaren aurreko eta ondorengo 50 metroetan hartuta- eta  patroi berak egiten duen lana (patroiaren biraketak traineruan eragindako abiadura) izango dira. Honenbestez, patroi onenari hiru puntu emango zaizkio, bigarrenari bi eta bat hirugarrenari

Horiek horrela, Vicente Carpintero patroi onenen talde selektoari gehietzen da. Talde honetan, Asier Zurinaga (2011 eta 2013), Ioseba Amunarriz (2009 eta 2012), Irakoitz Etxeberria (2008) eta Aitor Carrillo (2010) aurkitu ditzazkegu.

Itzuli