ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

27 Uzt 2014

Urdaibai Aviarentzan izan da Petronor XXXI Bandera

Urdaibai Aviarentzan izan da Petronor XXXI Bandera

Hondarribia Orsarekiko hiru dezimako aldearekin lortu du garaipena Bermeoko ontziak, eta bestalde, emakumezkoetan San Juan Iberdrola izan da indartsuena

Urdaibai Aviaren 'Bou Bizkaiak' lortu du gaur goizean Petronor XXXI Bandera, emozioz betetako amaiera batean Hondarribia Orsari hiru dezimako aldea atera ostean. Edozein kasutan, bigarren postu honek, San Miguel Ligaren lidergoan finkatzeko aukera ematen die hondarribiarrei, Orio Babyautorekiko lau puntuko aldearekin. Euskotren Ligari dagokionez, San Juan Iberdrolak astebukaera borobildu du Petronor I Bandera lortuz.

Gaurko egunean San Miguel Liga Zierbenara bueltatu da jende asko gerturatu den estropada-eremu berri batera. Zaletuak gogoz gozatu dute bermeotarren eta hondarribiarren arteko lehia izan eta azkeneko paladan erabaki den ohorezko txandarekin. Azkenik, 'Bou Bizkaiak' lortu du gailentzea 19'24"42ko denbora egin, eta Hondarribia Orsari 32 zentesimako aldea ateraz. Garaipen honi Gorka Aranberrik gaurtik 10 puntorekin agintzen duen 'la Caixa' patroi onenaren sailkapeneko lidergoa batu behar zaio. Bestalde, Hondarribia Orsak, bigarren postu honekin, sailkapen nagusian aldea irekitzea lortu du Orio Babyautori ateratzen dizkion 4 puntuekin. Oriotarrek gaur seigarren postua lortu dute garaileengandik 16 segundora. Txanda berean, Kaiku Ambilamp sailkatu da hirugarren 19'32"06ko marka eginaz.

Bigarren txandan, Perugalete Eulenek larunbateko estropadako zapore txarra kendu du eta bere txandan hasieratik nagusitu da laugarren postua lortuz, bermeotarrengandik 11 segundora. Txanda berean, Tiran Pereira izan da zazpigarren 19'44"72ko denbora eginaz, eta Zierbena Bahias de Bizkaiak lortu du zortzigarren postua irabazlearengandik 22 segundora. Kabok itxi du txanda 19'55"78ko denborarekin, hamaikagarren izateko.

Petronor XXXI Bandera ireki duen lehenengo txandan San Juan Iberdrola izan da dominatzaile argia, eta bere 19'40"86ko markarekin bostgarren postua lortu du, sailkapen nagusiko laugarren postuarekin batera. Bestalde, San Pedro Ecolmarek eta Astillerokoek bizi duten lehian 'Libia' izan da garaile bederatzigarren postua lortuz eta kantabriarrak hamargarren izan dira. Estropadako sailkapena Pedreñak itxi du 20'30"42ko denbora eginez.

San Juan Iberdrolaren pausu finkoak

San Juan Iberdrolaren 'Batelerek' astebukaera borobiltzea lortu dute garaipen berri bat lortuz, kasu honetan Petronor I Banderan. Pasaitarrak 10'29"54ko markarekin geratu dute kronoa, dezima bateko aldea ateraz Hibaika Jamones Ancini. Honela, arrosek bi puntuko aldea daukate sailkapen nagusian errenteriarrekiko "la Caixa" maillot txuriaren lehian. Estropada berean Zumaiako neskak izan dira hirugarren 10'39"46ko denbora eginez eta Samertolameu izan da laugarren 10'48"76ko markarekin. 

Itzuli