ACT TV

ELKARRIZKETAK

02 Uzt 2020

Txapeldunak itzuli dira

Txapeldunak itzuli dira

Orio Arraunketa Elkarteak faborito bezela ekingo dio Euskotren Ligaren 2020ko denboraldiari

"Aurten faboritoak garela esan dezakegu" dio Santi Zabaleta Orioko Arraunketa Elkarteko entrenatzaileak. Aurreko denboraldian Euskotren Ligan 14 garaipenetatik 13 lortuta, aurtengo udaran begirada guztian oriotarrengan daude jarrita. Gipuzkoako entrenatzaileak, gainera, "Plantillaren % 85-90" mantenduz talde txapeldun honi jarraipena ematea lortu du, eta "indarrez datozen harrobiko arraunlariak” gehitu ditu.

Bestalde, liga "nahiko irekia" izango dela uste du Zabaletak, beste hiru taldeek "etxeko lanak egin dituztelako" eta oso ondo indartu direlako. Gertaera hori ona da kirolarentzat, "Lehiakortasun handiagoa sortzen duelako", adierazi du entrenatzaileak.

Itzuli