Albisteak 2022

LEHIAKETA

18 Ira 2022

Tolosaldeak Euskotren Ligan jarraituko du

Tolosaldeak Euskotren Ligan jarraituko du

Gipuzkoako traineruak ere gariapena erdietsi du play offetako bigarren jardunaldian

Tolosaldea Arraun Klubak datorren urtean Euskotren Ligan aritzeko txartela lortu du, Deustu Tecuni Bilbao play offean gainditu ondoren. Ramon Erostarbek entrenatzen duen taldeak 25 segundoko errenta lortu du gaur bizkaitarrekiko, eta sailkapenean lau puntu eskuratu ditu Tomaterak lortutako bi puntuak gaindituz. Gauzak horrela, Tolosa izango da Euskotren Ligan ariko diren 8 taldeetako azkena, Orio Orialki, Donostia Arraun Lagunak, Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100, Hondarribia bertako Igogailuak, Hibaika Jamones Ancín, CR Cabo da Cruz eta SD Tiran Pereirarekin batera. 

Itzuli