ACT TV 2018

ELKARRIZKETAK

03 Mai 2018

"Talde guztiek liga honetan egon nahi dute"

"Talde guztiek liga honetan egon nahi dute"

Igor Makazagak, Donostiarrako entrenatzaileak, maila igotzea nola bizi zuten eta 2018ko Eusko Label Ligarako haien helburuez hitz egin digu

Hilabete berriari hasiera emateko elkarrizketa bat dakarkizuegu, gaurkoan Igor Makazaga da protagonista, Donostiarrako entrenatzailea. Aurten klub honen debuta izango da Eusko Label Ligan eta argi dago denboraldi hau beti gogoratuko dutela 'Bantxa'-ko arraunlariek “osagai oso interesgarriak ditugu denboraldi honetan disfrutatzeko. Gainera, hauxe da testuingururik onena, liga paregabe bat eta lehiakiderik gogorrenak”.

Aurtengo helburuei buruz Igor Makazagak dio “Donostiarrak helburuak baina gehiago, erronka handi bat dauka. Mailaz igotzea urte askotan zehar jarraitu den zerbait izan da, eta behin hori lortuta, gure erronka mailarik ona ematea da”. Lehiakideak aztertzen dio “bi liga ikusten ditut liga bakar baten barruan. Lehenengo liga lau talderik onenen artean da, Hondarribia, Zierbena, Orio Babyauto eta Urdaibai Avia. Hauez kanpo bigarrengo liga dago, eta hemen daukagun onena ematen saiatuko gara”.

Bi hilabete baina gutxiago geratzen dira aurtengo ligari Bilbon hasiera emateko, eta Donostiarrako entrenatzaileak dio “edozein talde irrikitan dago liga honetan arraun egiteko, ligarik onena delako, bertan lehiakiderik gogorrenak daudelako eta aukera paregabea delako klub bakoitzak daukan onena erakusteko. Hasten jarraitzeko aukerarik onena da eta irrikitan gaude testuinguru hau aprobetxatzeko”.

Itzuli