Albisteak 2021

LEHIAKETA

01 Uzt 2021

"Talde ausarta gara eta estropada guztietan aurpegia emango dugu"

"Talde ausarta gara eta estropada guztietan aurpegia emango dugu"

Iker Zabala Santurtzi Transportes y Gruas Aguadoko entrenatzaileak sasoi onean ikusten du taldea Eusko Label Ligaren hasierari begira, eta bertan aurreko denboraldian lortutako CaixaBank Koroa berrestea espero du.

Iker Zabala pozik dago aurredenboraldiarekin, taldeak "etapa guztiak behar bezala bete ditugu". Horri esker, denboraldiaren hasierara taldea sasoi onean heldu dela ikusten du, "Oso ondo aritu gara entrenatzen. Arraunlariak konfiantza handiarekin ikusten ditut, eta trainerua abiadura onean eramateko gai dira", adierazi du Zabalak.    

 

Entrenatzaileak argi du bere helburua "iazko berdina" dela. CaixaBank Koroaren txapeldunak gara eta berritu egin behar da, eta dena emango dugu horretarako. Badakigu ez dela erraza izango, baina gu talde ausarta gara eta estropada guztietan aurpegia emango dugu", esan du egungo entrenatzaile txapeldunak.    

 

Eusko Label Ligaren hasierari begira, ez da ezer ziurtatzeko gai, aurkarien maila ondo ez jakiteak zalantzak sortzen dizkiolako. Zalantza horiek gorabehera, titulua lortzeko borrokan "Hondarribia, Orio, Urdaibai, Zierbena… aurkariak ez dira faltako. Guk estropada bakoitzean %100 eman behar dugu, eta hor ez da akatsik egongo", dio Zabalak.
 

Itzuli