Albisteak 2020

LEHIAKETA

05 Uzt 2020

Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok eskuratu du denboraldiko lehen bandera

Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok eskuratu du denboraldiko lehen bandera Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok eskuratu du denboraldiko lehen bandera

Azken tanda modu ikusgarrian hasi da. Lau traineruak hiru segunduko aldearekin heldu dira lehen ziabogara, baina aurretik Orio zela. Horrela jarraitu dute gipuzkoarrek, eta denbora handitzen joan dira. Azken luzean, banderaren lehian zegoen Santurtzi Transportes y Gruas Aguado gainera heldu eta aurretik jarri arren, azken olatuari esker eguneko garaipena erdietsi du San Nikolas traineruak (20:45:44). Donostiarrak baina ehuneneko bat azkarrago izan dira Jon Salsamendiren mutilak. Sotera segundo bat atzetik sartu da (20:46:44). Bermeo Urdaibai Avia hirugarren postuan iritsi da helmugara 21:08 denborarekin. Azkenik, Go Fit Hondarribia, bandera irabazteko 1.9 segundoko abantaila izan arren, bigarren luzean atzean geratu da, eta ezinean aritu dira, oriorekiko 39 segundu galduz (21.25).

Bigarren tandan, Donostiarra Amenabarrek ihes egin du lehen unetik, eta lan guztia erlojuaren aurka egin behar izan du. Bigarren jardunaldia irabazteko zorian izan da (20:45:54). Zierbena Bahias de Bizkaiak, lehen luzean ongi eutsi arren, arraun txikiarekin izandako arazoak kaltea sortu die, eta denbora galdu dute donostiarrekiko azkenean 20:55eko denbora lortuz. Tandako hirugarren postuko lehian estu aritu dira Cabo eta Lekittarra Elecnor, eta azkenean, kantabriarrak nagusitu dira 21:11ko denborarekin. Bizkaitarrek, ordea, denbora galduta, Zarautzen denbora izan dute erreferentzia gisa, eta azkenean baita hobetu ere 21:23ko denbora ezarriz. 

Ongi ekin dio lanari Ondarroa Cikautxok, lehen paladatik estropadaren burua hartu baitu, eta paladaz palada aurkariak atzean uzten joan dira. Azkenean, 20:53ko denbora ezarri dute, eguneko laugarren denbora onena. Lehen ziabogan egindako akats batekin, Aresek ezin izan dio bizkaitarren erritmoari eutsi, eta eguneko seigarren postuan geratu dira (21:04). Kaiku Vusa (21:15), aldiz, galizarren aurretik joan arren, azken luzean hamabost segundo galduta hirugarren postura erori dira. Zarautz Babyautok, aldiz, bigarren luzean galdutako denbora ordaindu dute eta 21:24ko denbora markatu dute helmugan.

Oriok ez du ezusterik nahi izan
Oriok erakustaldia eman berri du. Hasieratik hartu du estropadaren burua, eta amaierara arte ekin dio garaipen berri bat lortu arte (11:29). Bigarren postuko lehian, Donostiarra eta Hondarribia Bertako Igogailuak aritu dira nor baino nor. Ziabogara bitartean, hondarribitarrak aurretik izan dira, baina azken luzean, donostiarrek aurrea hartzea lortu dute, eta bi segunduko abantaila lortu dute, hurrenez hurren 11:34 eta 11:36 minutuko denborarekin. Azkenik, Donostia  Arraun Lagunak hasieratik atzean geratu da, eta ezin izan du bigarren postuko lehian ziren bi traineruen gana hurbildu, eta helmugan, 11:50 minutuko denbora ezarri dute.

Lehiaketak Euskal Herrira helduko dira 
Larunbatean, Donostian izango dira Eusko Tren Liga eta Eusko Label Ligak. Eusko Label Ligari dagokionez, XIII Bandera Donostiarra Kaiarriba izango da lehian larunbatean, eta nesken kasuan, aldiz, V Bandera Donostiarra Kaiarriba. Igandean, Bizkaira joango dira bi lehiaketak XXXVII eta IV  Bandera Petronor jokoan izango direlarik. 

Itzuli