Albisteak 2021

LEHIAKETA

08 Abu 2021

Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok bere lidertza sendotu du XXXI. Bandeira Concello de Boiro eskuratuta

Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok bere lidertza sendotu du XXXI. Bandeira Concello de Boiro eskuratuta

Soterak CaixaBank Koroa irabazteko aldea bederatzi puntutara handitu du Go Fit Hondarribiarekiko

Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok denboraldiko laugarren bandera eskuratu du, XXXI. Bandeira Concello de Boiro irabazi ostean. Atzoko bigarren postuari eta gaurko garaipenari esker, Soterak lidergoa sendotu du gaur bigarren izan den Go Fit Hondarribiarekiko. Gauzak horrela, Santurtzi da sailkapen nagusiko liderra 129 punturekin eta Ama Guadalupekoa bigarren 120 punturekin.

EuskoLabel Ligako hirugarren postua bi puntutan dago, Orio Orialki gaur hirugarren izan dena, gaur laugarren izan den Donostiarra Amenabar eta Zierbena Bahias de Bizkaiaren artean, gaur bosgarren izan da. Bizkaitarrak eta Donostiarra 105na punturekin dira hirugarren eta laugarren postuan, eta bosgarren da sailkapen nagusian Orio 103 punturekin. Bermeo Urdaibai Avia seigarren postuan dago 94 punturekin. Zazpigarren postuari dagokionez, Ondarroa Cikautxok 68 eta 65 puntu dituzte, hurrenez hurren. Sailkapenaren behealdean, CR Ares (55 puntu), Lekittarra Elecnor (46 puntu), SD Tiran Pereira (39 puntu) eta Zarautz Gesalaga Okelan (29 puntu) daude.


CaixaBank patroi onenaren sailkapenari dagokionez, honela geratu da:
1.- Arkaitz Diaz (Donostiarra Amenabar) 18 puntu
2.- Gorka Aranberri (Santurtzi T. y G. Aguado) 12 puntu
3.- Oscar Hermo (CR Cabo da Cruz) 9 puntu

Itzuli