Albisteak 2021

LEHIAKETA

04 Uzt 2021

Santurtzi Transportes y Gruas Aguado eta Orio Orialki irabazi dute A Coruñan

Santurtzi Transportes y Gruas Aguado eta Orio Orialki irabazi dute A Coruñan Santurtzi Transportes y Gruas Aguado eta Orio Orialki irabazi dute A Coruñan

Soterak eta oriotarrak Bandeira Cidade da Coruña irabazi dute

Santurtzi Transportes y Gruas-ek ezin izan du asteburu hau hobeto bukatu, V. Bandeira Cidade da Coruña irabazi, eta Eusko Label Liga sailkapen orokorraren lehen postura heldu da. Soterak Ohorezko Txanda irabazi du Zierbena Bahias de Bizkaia, Donostiarra Amenabarri eta Go Fit Hondarribia mendean hartuz. Bestalde, Bermeo Urdaibai Aviak irabazi du bigarren jardunaldia, Santurtzi Transportes y Gruas Aguado eta Orio Orialkiren aurretik 20:39.18 denbora eginez.

Bestalde, Euskotren Ligan Orio Orialkik irabazi du IV Bandeira Cidade da Coruña. Oriotarrak bost segundu atera die Arraun Lagunakeri, hamabi Hondarribi Bertako Igogailuari eta hamahiru segundu Donostiarra Lacturaleri. Horrela, Arraun Lagunak sailkapeneko lidertzan jartzen da zazpi punturekin, Orio Orialki 6 punturekin, Donostiarra Lacutarale 5 punturekin eta Hondarribia Bertako Igogailuak 2 punturekin.

Itzuli