ACT TV

ELKARRIZKETAK

22 Mar 2014

San Miguel Ligak udararako 19 estropadak prest ditu

San Miguel Ligak udararako 19 estropadak prest ditu

ACTk izandako batzarrean aurtengo egutegi berria onartu da. Elkartearen diziplina- epailea ere bertan izendatu da, kargua Esther Queraltóren esku egongo da.

Guarnizoko Los Ángeles hotelean antolatu du ACTk urteko hirugarren batzar orokorra eta bertan bazkideek hainbat gai ukitu dituzte, aipagarrienak hauek izan dira. Esther Queraltó, diziplina-epaile berriaren izendapena onetsi da. Hilabete hasieran José Luis Carreterok, orain arte diziplina-epailea izan den gizona, zuzendaritzari karguan ezin zuela jarraitu adierazi zion. Carreterok datozen hilabetetan bere eremutik kanpo egin behar du lan eta horregatik, ezin izan du bere karguarekin jarraitu. Bere ordez, Elkarteak Esther Queraltó aukeratu du epaile lanetan jarraitzeko. Queraltó andereak 25 urtetako esperientzia du kirol-zuzenbide alorrean, saskibaloi munduan batez ere.

Klubek 19 estropada izango dituen San Miguel Ligako egutegia onartu dute. Datorren ekainaren 29an, Bartzelonako Euskadi Basque Country II. Banderarekin emango zaio hasiera denboraldiari. Liga irailaren 21ean amaituko da XL. El Corte Inglés estropadarekin. San Miguel Liga aurten bi asteburuetan joango da Galiziara, uztailaren 5-6an eta abuztuaren 9-10ean. Bestalde, Euskotren Ligak zortzi estropada izango ditu. Txapelketa honetan, iazko garaileak, Zumaia Salegi Jatetxeak, parte hartzeko txartela izango du. Beste traineruek, lehenengo bi jardunaldietan -Pedreña eta Donostian- beste hiru txartelen atzetik egin beharko dute lehia. Beti bezala, Euskotren Liga Zarautzen amaituko da, abuztuaren 16 eta 17an.

Azkenik, aurtengo aurrekontuaren onarpena egin da.  2014 denboraldiko aurrekontua miloi bat eurotakoa izango da, hauetako 200.000€ sarietan banatuko da. 

Itzuli