ACT TV 2017

BEREZIAK

20 Ira 2017

Sailkapen erdialdeko lucha amaigabea

Sailkapen erdialdeko lucha amaigabea

Gaur bigarren txandako taldeen balorazioak entzungo ditugu
 

Behin Eusko Label Ligako denboraldiari amaiera eman ondoren, atzera begiratu eta urteak emandakoaren balorazioa egiteko unea iritsi da. Gaurko atalerako Ondarroa Cikautxo, Tirán Pereira, San Juan Sumelec eta Zierbena Bahías de Bizkaiako arraunlarien hitzek izango ditugu gurean.

Ondarroa Cikautxok zortzigarren postuan amaitu, 90 punturekin, arraunaren maila goreneko lehenengo denboraldia. Askok maila galtzeko hautagai argi bezala ezartzen zituen arren denboraldi hasiera, ondarruarrek erakutsi dute oso talde sendoa daukatela eta bigarren txandan finkatuak eman diote amaiera Eusko Label Ligari.

Denboraldi hasiera zituzten zalantzak alde batera utzita, Tirán Pereirak sailkapenaren bigarren txandan amaitzea lortu du, zazpigarren postuan 93 punturekin.

San Juan Sumelec betik gora joan da udara honetan, deboraldia oso maila handi batean amaituz. Txapelketaren bigarren zatian jasotako puntu sortarekin , ‘Erreka’k seigarren postuan amaitu du Eusko Label Liga 114 punturekin.

Azkenik, Zierbena Bahías de Bizkaia, 127 punturekin, izan da aurtengo bigarren txandako lidertza lortu duena denboraldia amaieran. Naiz eta taldearen helburuak bete dituzten, denboraldiko fase batzuetan goiko taldeengandik gertuago egotea espero zuten.

Itzuli