Albisteak 2019

BEREZIAK

03 Ira 2019

Playoffaren erritmora

Playoffaren erritmora Playoffaren erritmora

Hilaren 14 eta 15ean, Eusko Label Ligarako eta Euskotren Ligarako igoerako kanporaketa jokatuko da

2019ko denboraldia amaitzeko gutxi geratzen den arren, une zirraragarri eta erabakiorrenean sartu gara. Irailaren 14 eta 15ean, Bermeon eta Portugaleten jokoan jarriko diren Bermeo Hiriko XXXVII. Bandera – Gran Premio Avia eta XLIX. Sari Nagusia - XLV. El Corte Ingles Banderarekin batera, Eusko Label Ligarako eta Euskotren Ligarako igoerako kanporaketa jokatuko da.

Emakumezkoen kanporaketari dagokionez, Hondarribia Bertako Igogailuak maila goreneko laugarren postua defendatu beharko du, ETE Ligan Hibaika Jamones Ancin eta Zumaia Salegi Jatetxea nagusi izan direnen aurka.

Gizonezkoen kasuan, berriz, bost taldek jokatuko dute kanporaketa, eta datorren urtean maila gorenean aritzeko bi txartel jarriko dira jokoan. CR Ares, SD Tiran Pereira, Zarautz Babyauto, Deusto Bilbao eta San Pedro (Eusko Label Ligan 11. postuan amaitu du) ariko dira nor baino nor denboraldia ahalik eta ondoen amaitzeko eta biribiltzeko. 

Itzuli