Albisteak

ELKARRIZKETAK

29 Eka 2020

Plantilla berritu bat

Plantilla berritu bat

Ondarroa Cikautxok laugarren denboraldia du Eusko Label ligan, orain arteko emaitza onak errepikatzeko asmoz

Entrenatzaile batentzat zaila bada taldeko bizpahiru arraunlari berriak klubaren dinamikan sartzea denboraldi-aurre bakoitzean, pentsa ezazue Iñaki Errasti Ondarroako Cikautxo entrenatzaileak denboraldi-aurrean izan duen lana, txapelketako sailkapen orokorrean zazpigarren postua lortu eta denboraldiko azken jardunaldian garaipenetik gertu geratu zenetik oso desberdina den taldea prestatzeko.

Taldeak 10 baja izan ditu eta sei arraunlari berri sartu dira taldean; ondorioz, entrenatzaile gipuzkoarrak ez du aurreko denboraldian bezain arraunlari zerrenda zabala. Hala ere, Errasti "pozik" dago bere arraunlarien lanarekin eta konfinduaren aurreko jaitsieretan lorturiko emaitzekin.

Usurbilgo entrenatzaileak badaki "zaila" dela "iazko zazpigarren postua hobetzea", baina denboraldiko helburua erregistro hori berdintzea da. Bere lehiakideei dagokienez, Errastik "besteen gainetik egon daitezkeen bospasei talde" ikusten ditu.

Itzuli