Albisteak 2016

ELKARTEA

30 Urt 2016

Pedro Anduezak ACTko presidente bezala segituko du

Pedro Anduezak ACTko presidente bezala segituko du

Batzarrak bere konfidantza eta babesa eman dio Zuzendaritza Batzordeari eta hurrengo bi urteetan Andueza Elkartearen buru izango da

Gaur goizean Oiartzunen, Traineru Kluben Elkarteko egoitzan, ACTk urteko lehenengo Batzarra burutu du eta honaino Elkarteko talde guztiak bertaratu dira. Baita Zumaia ere, Samertolameu Rodman Groupen hutsunea beteko duenak. Bestalde, Batzarrak ere Pedro Anduezaren Zuzendaritza Batzordeak berretsi du eta honek esan nahi du, Anduezak, beste bi urte egongo dela presidente bezala.

Gai zerrendaren lehenengo puntua, 2015ko azaroan Pasaian izandako azkenengo Batzarrako aktaren irakurketa eta onarpena egitea izan da. Segidan, iazko jarduera ekonomikoa aztertu da eta 800.000€ko aurrekontua onartu da. Zuzendaritzak joan den denboraldian burututako gestioa ere onartu da. Batzarraren lehenengo zatiari amaiera emanez, Zumaia bazkide bezala berretsi da. Onarpen honen ondorioz, Samertolameu Rodman Group Elkarteko bazkide bezala kanpo geratu da.

Guzti honez gain, Zuzendaritza Batzordea bozkatu da eta Pedro Anduezak, bosgarren urtez, presidente bezala arituko da. Honekin bat, Maria Isabel Diago, diruzaina bezala egongo da; Mario Vidal, idazkaria; eta Jose Manuel Ortiz bokal lanetan. Baita, Elkarteko organoen berrespena aurrera eraman da. Hau da, ACTko Epailea, Andreu Camps; Diziplinako Epailea, Esther Queraltó; Dopinaren Aurkako Organoa, Juanjo Badiola; Joseba Fernández, Txapelketako Epailea; eta Komite Teknikoa, Eugenio Fernándezeta Aingoa Iñíguez.

Batzarra bukatu ostean, eta 2016. urteari hasiera emateko, bazkide guztiak Bereziartua Sagardotegira abiatu dira. 

Itzuli