Albisteak 2016

ELKARTEA

12 Mai 2016

Patroi onenaren bila

Patroi onenaren bila

San Miguel Ligako ontzien patroiak, Endika Perezen, San Juan Iberdrolaren patroiaren domeinuan dagoen saria eskuratzen saiatuko dira

Aurten udara bizi aurkezten da San Miguel Liga osatzen duten traineruentzat. Tripulazio desberdinek bortizki lehiatuko dira denboraldiko txapeldunak bilakatzeko eta horrela, CaixaBank Koroa eskuratzeko. Baina hau ez da guztia, 2008ko denboraldiatik egiten den modura, estropada guztietan patroiaren lana ere saritu egingo da. Irizpide objektibo batzuen arabera, kirolari hauen lana hiru, bi eta puntu batekin sarituko da lehen, bigarren eta hirugarren postuetan geratzen den traineruari hurrenez hurren. Jardunaldi bakoitza amaietzerakoan, sailkapen orokorrean ageri den lehen sailkatuari San Miguel Ligako barkuan CaixaBank maillot zuria emango zaio eta honela, líder izendatua izango da. Aurtengo denboraldian, San Miguel Ligako patroiek San Juan Iberdrolako patroien, Endika Perezen eta Jon Ormazabalen menpean dagoen saria kendu nahi izango dute.

Horrela, Batzorde Teknikoak patroien lana puntuatuko du. Sailkapena eratzeko, estropadan zehar egiten zaien jarraipenaz gain, GPSen bitartez informazio objektiboa jasoko du Batzordeak. Hala nola, GPSak traineruak egindako metro kopurua, hiru ziabogak egiteko egindako denbora (baliza baino 50 metro lehenagotik 50 metro ondorenera) eta patroiak egindako lanaren faktore erlatiboa (ibilbidearen denbora/abiadura eta ontziaren ziabogak emateako denbora/abiadura) kontuan hartuko ditu. Datu guzti hauek jaso eta gero, guzti hau hobekien egiten duen patroiak hiru puntuak jasoko ditu, bigarrenak bi eta hirugarrenak puntu bakarra.

Itzuli