ACT TV 2014

KLUBAK

16 Api 2014

"'Outsider' bat izaten saiatuko gara"

"'Outsider' bat izaten saiatuko gara"

Joseba Fernándezek, San Juan Iberdrolako prestatzailea, bere taldeko gaztetasuna goraipatzen du eta etorkizunerako oso baikorra da

San Juan Iberdrolak aurten bere bederatzigarren denboraldia burutuko du San Miguel Ligan. Hori bai, ibilbide honetan zenbait oztopo sahiestu izan behar ditu baina beti egoerari buelta emateko irtenbideren bat aurkitu du. "Iazko blokea mantentzea lortu dugu eta etorkizunerako oso baikorrak gara", Joseba Fernándezek dio. "%90-%95a harrobitik dator eta oso serio lan egiten duen gazte kuadrilla bat. Honengan klubak konfidantza osoa dauka", explikatzen du.

Lehiaketari begiratuz, "asmatzea gero eta zailagoa da. Erronka handiagoa da eta guretzako oso erakargarria da". Ez dauka inongo zalantzarik oilar bat aukeratzerakoan: Orio Babyauto. "Potentzial ikaragarri bat dauka eta zaila egiten zait Orio goiko partean ez ikustea. Beraiekin Hondarribia Orsa, Kaiku Ambilamp eta Urdaibai egongo dira ere”, sanjuandarrak dio. "Guk noizbehinka oilar horien artean burua sartzea espero dugu, baina 'outsider' posturako hautagai asko daude eta gu saiatuko gara. Hala ere, oraindik lau lehenengoen artean egoteko koskatxo bat faltako zaigu”, Fernándezek bukatzen du. 

Itzuli