ACT TV 2019

23 Eka 2019

Oriotarren nagusitasuna, beste behin

Oriotarren nagusitasuna, beste behin

"San Nikolas" ontziak irabazi du XXXVI. Petronor Bandera - Zierbena, eta sailkapen nagusiko lidertza sendotu du. 

Oriotarrek, momentuz, garaitezinak izaten jarraitzen dute, izan ere, gaurko estropadan ere beraien nagusitasuna erakutsi dute eta CaixaBank Koroa eskuratzeko hautagaietako bat dela aldarrikatu dute. Orio Babyauto, bigarrenez, ontzirik azkarrena izan da eta sailkapen nagusirako beste 12 puntu poltsikoratu ditu. Arkaitz Diaz Donostiarreko patroiak jantzi du Patroi Onenaren maillota gaurkoan hiru puntu eskuratuta, eta sailkapen nagusian 4 punturekin da lider.

Ohorezko txandan, lau ontziak su bizian irten dira eta lehen ziabogara arte oso parekatsu joan da estropada. Bigarren luzean, ordea, Orio Babyautok hartu du burua eta hortik aurrera, beste bi luzeak lehen postuan egin ditu gaurko denbora azkarrena eginez. Oriotarrek 19'25"92ko denbora egin dute, eta hala, gaurko garaileak izan dira. "San Nikolas" ontziak  Zierbena Bahias de Bizkaiari bost segundo atera dizkio. Go fit Hondarribiak, bestalde, gaurkoan laugarren postuan amaitu du, 19'33"90ko denbora eginda, eta Santurtzi Iberdrola izan da ohorezko txandan laugarren postuan amaitu duen taldea. Bizkaitarrek sailkapen nagusian zazpigarren postuan gelditu dira, oriotarrekiko 20"38ko denbora galdurik.

Bigarren txandan, Donostiarrak lehen momentutik aurreneko postua hartu du, eta, hala, Igor Makazagaren taldeak txandako denborarik onena burutu dute. 19'29"40ko denbora eginda, sailkapen nagusian bigarren postua lortu dute gipuzkoarrek. Bost segundo gehiago behar izan ditu Urdaibai Aviak, eta guztira, bosgarren postuan kokatu da "Bou Bizkaia" ontzia. Kaikuk, bestalde, seigarren postuan amaitu du, Santurtzi Iberdrolari aurre hartuta. Iñaki Errastiren mutilek, berriz, 19'50"54ko denbora egin dute eta zortzigarren postuan amaitu dute.

Cabok lehen txandan lan ona burutu du eta nagusitasunez irabazi du, 19'54"32ko denbora eginda. Lekittarra Elecnorrek, berriz, hamasei segundo gehiago behar izan ditu lanak bukatzeko. Halere, hamaikagarren postua lortzeko San Pedroren eta Astillero Repsol gas y electricidad-en arteko lehia oso estua joan da. Azkenean, gipuzkoa aldera erori da txanpona. Mikel Arostegiren mutilek 20'14"06ko denbora egin dute, eta kantabriarrak, berriz, 20'15"96ko denbora.

Datorren astean, larunbatean Santanderren izango da estropada, eta bertan "Bandera de Astillero Repsol gas y electricidad" jokatuko da. Igandean, berriz, Lekeition izango dira 12 ontziak, eta bertan, XXXIV. El Correo Ikurriña - BBK Sari Nagusia jokoan izango da.

Itzuli