Albisteak 2022

LEHIAKETA

31 Uzt 2022

Oriok asteburua borobildu du Euskotren Bandera irabaziz

Oriok asteburua borobildu du Euskotren Bandera irabaziz Oriok asteburua borobildu du Euskotren Bandera irabaziz

Asteburuko bigarren garaipena lortuta, sailkapenean lau puntuko abantaila dauka Donostia Arraun Lagunakekiko

Getxoko uretan garaipena lortu ondoren, Orio Orialki ere azkarrena izan da igandeko jardunaldian Donostia Arraun Lagunak 9 segundogatik gaindituta. San Nikolas ontziak hasieratik hartu du estropadako aurrekaldea, eta estropada amaitu arte izan dira bertan. Atzetik, Tolosaldeak Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 gainditu du, helmugan hurrenez hurren 17 eta 26 segundo galduta.

Emaitza hauekin, Orio Orialkik Euskotren Ligako lidergoa sendotu du 30 punturekin. Beste aldetik, Donostia Arraun Lagunak bigarrena da 26 punturekin, eta atzekaldetik Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100ek 13 puntu ditu eta Tolosaldeak, ordea, 11 puntu.

Matrix Hondarribiak 0.12 segunduko aldearekin irabazi du
Matrix Hondarribiak eta Bermeo Urdaibaik ez dute amore eman XXXVII. El Correo Ikurriña - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala irabazteko lehiari azken metroraino. Bou Bizkaiak metro batzuetako aldea lortu du Ama Guadalupekoarekiko azken luzean, baina gipuzkoarrek indartsuago bukatu dute. Atzetik, Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 helmugaratu da 10 segundora eta Orio Orialki 4. izan da 22 segundora. Bien bitartean, Getariak, 2. txandako irabazleak, bosgarren amaitu du bandera Lekitarra Elecnor, Cabo, Ondarroa Cikautxo, Zierbena Bahía de Bizkaia, Ares, Kaiku Berez Galanta eta Santurtziren aurretik.

Horrela, eta Matrix Hondarribiaren garaipenarekin, Mikel Orbañanosen mutilek 3 puntuko aldea dute Eusko Label Ligako sailkapen nagusian, Ama Guadalupekoak 111 puntu ditu, eta Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 traineruak 108 puntu. 

Itzuli