ACT TV 2022

BEREZIAK

30 Uzt 2022

Orio Orialkik sendo jarraitzen du Euskotren Ligako lidertzan

Orio Orialkik sendo jarraitzen du Euskotren Ligako lidertzan Orio Orialkik sendo jarraitzen du Euskotren Ligako lidertzan

San Nikolas traineruak  Getxoko Estropaden XLIV Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVIII. Omenaldia irabazi du eta sailkapen nagusian zuen abantaila handitu du

Euskotren Ligaren etenaldiaren ondoren, lau ontziak lehiara itzuli dira Getxoko Estropaden XIV. Ikurriña - J Agirre Lehendakariaren XVIII. Omenaldian parte hartzeko. Aurreko estropadetan bezala, Orio Orialkik eta Donostia Arraun Lagunak-ek lehia estua izan dute zatirik handienean, oriotarrek azken txanpan beste martxa bat ezarri duten arte. Horrela, Donostia Arraun Lagunaki 2 segundoko errenta atera die, eta Tolosaldeari eta Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100i, hurrenez-hurren, 13 eta 14 segundo ateraz.

Gauzak horrela, eta San Nikolasen garaipenarekin, Oriok bere aldea handitu du Donostia Arraun Lagunakekin, eta sailkapenean 26 puntu eta 23 puntu dituzte hurrenez hurren. Hirugarren posturako lehian, Torrekuak sailkapen nagusiko hirugarren postuari eusten dio 12 punturekin eta Tolosaldeak 9 puntu ditu.

Torrekuak Ama Guadalupekoarengatik puntu bakarrera hurbildu da
Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100ek eta Matrix Hondarribiak lehia estua izan dute Getxoko Estropaden XLIV Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVIII. Omenaldian. Azken metroetan Torrekua II nagusitu da segundu bateko aldearekin. Igor Makazagaren mutilek denboraldiko 3. bandera eskuratu dute eta 98 punturekin jarri dira Eusko Label Ligan, Matrix Hondarribiak 99 puntu dituelarik. Getxoko uretan azkarrenak izan diren traineruen atzetik Urdaibai (16 segundura), Orio eta Kaiku (azken biak 26 segundura) izan dira.
 

Itzuli