Albisteak

LEHIAKETA

02 Uzt 2022

Orio Orialkik garaipena eta lidertza erdietsi ditu Donostian

Orio Orialkik garaipena eta lidertza erdietsi ditu Donostian Orio Orialkik garaipena eta lidertza erdietsi ditu Donostian

VI Bandera Fabrika irabazi, eta Euskotren Ligako lidertzan kokatu da Donostia Arraun Lagunakekin berdinduta.

Orio Orialkik denboraldiko bere lehen bandera eskuratu du, Arraun Lagunak 4 segundoko aldearekin mendean hartuta Donostian ospatutako VI. Bandera Fabrikan. Atzetik, Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 eta Tolosaldea helmugaratu dira, 30 eta 31 segundu galduta, hurrenez hurren. Garaipen honekin, Nadeth Agirrek zuzentzen dituen taldeak EuskoTren Ligaren gorenean kokatu dira 7 punturekin, Arraun Lagunakekin berdinduta. Bandera bat irabazi duen azken ontzia denez, mirotzek lider jarraitzen dute. Sailkapenaren behealdean, Donostiarra hirugarren postuan dago 4 punturekin eta Tolosaldea 2 punturekin sailkapeneko azken postuan.

EiTB Patroi Onenaren Sariari dagokionez, Nadeth Agirrek erdietsi ditu gaurko 4 puntuak, eta sailkapeneko lehen postuan mantentzen da 8 punturekin, gainontzekoek 4 puntu dituztelarik.

Etxean nagusi Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100
XIV. Fabrika Bandera etxean geratu da, eta gainera Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 taldea Eusko Label Ligako lider berria da 23 punturekin. Donostiarrek lehia oso parekatua izan zuten Matrix Hondarribiarekin azken paladetara arte, baina azken luzeari esker denboraldiko lehen garaipena erdietsi dute donostiarrek. Bigarren txandatik, Bermeo Urdaibai kokatu da hirugarren postuan, Getariarekin estropada guztian lehian izan ondoren. Caixabank Patroi Onenaren sailkapenari dagokionez, Ander Etxegoienek (Orio Orialki) patroi onenaren maillotari eutsi dio 22 punturekin eta Felix Duartek bigarrena da (Cabo) 21 puntuekin, gaur irabazi ondoren.

Itzuli