ACT TV 2022

ELKARRIZKETAK

07 Abu 2022

Orio Orialkik Euskotren Ligako lidergoa sendotu du

Orio Orialkik Euskotren Ligako lidergoa sendotu du

San Nikolas traineruak garaipena lortu du Getarian, eta Euskotren Liga irabazteko aurrerapausua eman du Donostia Arraun Lagunakekiko errenta sei puntutara handituz

Orio Orialkik izan da berriz onena EuskoTren Ligako jardunaldi berri batean. Hala ere, Getariako Ikurriña - 500. Urteurrena Sariaren lehen paladak Donostia Arraun Lagunak-ek gidatu ditu, lehen luzearen erdialdera arte. Une horretan, Nadeth Agirrek zuzentzen duen traineruak erritmoa aldatu du eta ziabogara segundo bat aurretik iritsi da. Bueltako luzean, Oriok hobera egin du bere arraunketan eta pixkanaka errenta handitu du Arraun Lagunakekin, helmugara bederatzi segundoko errentarekin iritsi arte. Atzetik, oraingoan Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 izan da 3. Tolosaldearen aurretik.

Garaipen honekin, Orio Orialkik 38 puntu ditu, eta Donostia Arraun Lagunakek 32 puntu. Jaitsierako playoffetarako lehian, Torrekuak 16 puntu ditu, eta Tolosaldeak 14 puntu, lau estropadaren faltan.

Garaipena eta lidertza Urdaibairentzat
Urdaibaik asteburu ezin hobea biribildu du CaixaBank Koroa irabazteko lehian. Bou Bizkaiak XIII. Getariako Ikurriña - 500. Urteurrena Saria irabazi du eta sailkapen nagusiko lider kokatu da. Urdaibai eta Matrix Hondarribia oso paretsu ibili dira bigarren ziabogara arte, Ama Guadalupekoak balizaren aurka jo duen arte, eta horregatik segundo garrantzitsu batzuk galdu ditu banderaren lehian. Berehala, Urdaibaik tartetxoa ireki du gainontzeko aurkariekin, eta ohorezko txandan nagusitzea lortu dute, helmugan 8 segundoko errentarekin bigarren txandako irabazle izan den Orio Orialkirekiko. Amenabar Donostiarra Ur KIrolak 100ek 14 segundo galdu ditu, eta Matrix Hondarribia hamargarren izan da jardunaldian. 

Bi garaipen hauekin Bou Bizkaia Eusko Label Ligako lidertzan kokatu da 128 punturekin, Torrekua IIak adina, baina Bou Bizkaiaren lau garaipenek lehen postua ematen diete bizkaitarrei. Sailkapenaren behekaldean, Itsasoko Ama azken postutik ihes egin du, azken sailkatua den CR Aresekiko 10 puntuko abantaila lortuz. 

Itzuli