ACT TV 2022
ELKARRIZKETAK
28 Uzt 2022
Orio eta Arraun Lagunak Euskotren Liga irabazteko lehian
Orio Orialkik bi puntuko aldea du Donostia Arraun Lagunakekiko
Orio Orialki eta Donostia Arraun Lagunak Euskotren Saria irabazteko lehian murgilduta daude. Lehen sei jardunaldien ostean, Orio Orialki bi puntuko aldearekin abiatu da Donostia Arraun Lagunak taldearekiko. Azken asteburuko bi garaipenak erabakigarriak izan ziren lidergoan finkatzeko, baina zortzi jardunaldi falta dira oraindik, eta donostiarrek aurreko denboraldian bezala garaipena errepikatu nahi izango dute.