ACT TV 2018

ELKARRIZKETAK

25 Api 2018

"Ondarroaren helburua lehen mailan jarraitzea da"

"Ondarroaren helburua lehen mailan jarraitzea da"

Iñaki Errastik, Ondarroako entrenatzaileak, ‘Antiguako Ama’-ren egoeraz hitz egin digu eta 2018ko Eusko Label Ligako helburuak aitortu dizkigu

Geroz eta gutxiago falta da Eusko Label Ligari hasiera emateko eta arraun egiteko gogoak handituz doaz. Iñaki Errastik, Ondarroa Cikautxoko entrenatzaileak argi utzi ditu zeintzuk diren haien helburuak denboraldi berri honetako “Ondarroaren helburua kategoria mantentzea da. Badakigu lehia handia egongo dela eta ez dela erraza izango, baina gure helbururik nagusiena ACT-en jarraitzea da”.

Aurreko urtean ondarrutarrek egin zuten denboraldia aztertuz, Iñaki Errastik dio “Ondarroak denboraldi ona egin zuen. Aurten ez da erraza izango maila berdina ematea, baina hori lortzeko gogor entrenatzen gabiltza”.

Aurten Eusko Label Ligan egongo den lehiari buruz, Ondarroa Cikautxoko entrenatzaileak hau dio; Hondarribia, Orio Babyauto eta Urdaibai Avia kenduta, beste traineruek borroka handia izango dugu”.

Itzuli