Albisteak

LEHIAKETA

11 Uzt 2021

Ondarroak ezustekoa eman du Zierbenan, eta Orio Orialkik bere bigarren bandera irabazi du

Ondarroak ezustekoa eman du Zierbenan, eta Orio Orialkik bere bigarren bandera irabazi du Ondarroak ezustekoa eman du Zierbenan, eta Orio Orialkik bere bigarren bandera irabazi du

Antiguako Amak  XXXVIII. Petronor Bandera erdietsi du lehen txandatik eguraldi aldaketari esker, eta oriotarrak, aldiz, garaipenarekin Euskotren Ligako lidertzara igo da.

Ondarroa Cikautxok Zierbenan ezustekoa emanda garaipena lortu du, Eusko Label Ligan lortzen duen lehenengo Bandera da. Haizea eta marea bere aliatu bilakatu dira eta lehen txandatik jardunaldia irabazteko balio izan dio 20:32.20ko denborak. Horrela, XXXVIII Bandera Petronor Ondarroara joango da Lekittarra Elecnor eta Santurtzi T. y G. Aguadoren aurretik. Sailkapen orokorrean, Soterak lehenengo lekuan jarraitzen du 42 puntekin, Go Fit Hondarribia bigarren postuan da 36 puntuekin eta Zierbena Bahias de Bizkaia hirugarren 35 puntuekin. 

 

CaixaBank patroi onenaren sailkapenari dagokionez, Arkaitz Diaz, Donostiarra Amenabarreko patroia, lehenengo postuan kokatzen da gaurko 3 puntuei esker. Horrela, Diaz 8 puntu ditu, eta bigarren postuan 7 punturekin da Gorka Aranberri (Santurtzi T. y G. Aguado) eta Oscar Hermo da hirugarren postuan lau punturekin (CR Cabo da Cruz). 

 

EuskoTren Ligan, Orio Orialki-k irabazi du Bandera, eta berarekin batera sailkapeneko lidertza. Ziabogan, oriotarrak bi segunduko galera zuen, baino bigarren luzean oriotarrak denbora hori berreskuratzen jakin izan dute denboraldiko bigarren bandera irabazteko. Bigarren Donostiarra Lacturale izan da. Sailkapen orokorrean, Orio Orialki lidertzan jarri da 13 punturekin Donostia Arraun Lagunakekin berdindurik. Donostiarra Lacturale hirugarren postuan da 9 punturekin eta Hondarribia Bertako Igogailuak sailkapeneko azkenengoan 5 puntekin.

 

Nadeth Agirre (Orio Orialki) ere patroi onenaren sailkapenean lidertzan da 9 punturekin, Miren Garmendia (Hondarribia Bertako Igogailuak) bigarren da 8 punturekin eta Andrea Astudillo (Donostia Arraun Lagunak) hirugarrena 5 punturekin.
 

Itzuli