Albisteak

BEREZIAK

21 Abu 2020

Murrizketak Santurtzi eta Sestaon

Murrizketak Santurtzi eta Sestaon

Kirolarien eta zaleen osasuna bermatu ahal izateko, estropadak telebistaz ikustea gomendatzen dugu

Larunbatean Santurtziko XLI. Ikurriña eta igandeko XIX. Sestaoko Udalaren Bandera direla eta, bi estropaden antolatzaileek zenbait neurri hartu dituzte kirolarien eta zaleen osasuna bermatzeko.

Larunbatean, Santurtziko klubaren parean egongo den ontziratze gunea itxita egongo da. Bestalde, María Díaz de Kalea itxita egongo da Itsas Eskolatik Portugaleteko Igerilekuen sarreraraino.

Igandean, Benedicta Polikiroldegiaren parean egongo den traineruen ontziratzen gunea itxita egongo da eta La Canilla Pasealekuan egongo den harmailen gunea ere itxita egongo da.

Barkatu eragozpenak, eta gogoratu estropadak zuzenean jarrai ditzakezuela ETB, TVG, irrati eta gure sare sozialen bidez.

Itzuli