Albisteak 2020

BEREZIAK

10 Uzt 2020

Murrizketak Donostia eta Zierbenan

Murrizketak Donostia eta Zierbenan

Kirolarien eta zaleen osasuna bermatu ahal izateko, estropadak telebistaz ikustea gomendatzen da

CaixaBank eta Petronor Banderen ospakizuna dela eta, estropaden antolatzaileek zenbait neurri hartu dituzte kirolarien, langileen eta zaleen osasuna bermatzeko.

Larunbatean, Donostian, bi lehiaketetako 16 ontziak aparkatuta egongo diren traineruen paddock guneak hesituta egongo dira, inor sar ez dadin. Era berean, epaileek, ordezkariek eta prentsak estropada jarraituko duten gune teknikoa ere mugatuta egongo da.

Mesedez, Donostiako kaitik igaroko diren pertsonek maskara jantzita eraman dezatela uneoro, eta Pasealeku Berrian jende pilaketak ekidin daitezela eskatzen dugu.

Iganderako, traineruak dauden lekuak ere mugatuta egongo dira. Bestalde, estropada jarraitu ahal izateko portura sartzeko pasabidea itxita egongo da aurten, eta, beraz, ezin izango da estropada-zelaira sartu akreditazio gabeko inor.

Itzuli