Albisteak

BEREZIAK

18 Ira 2020

Murrizketak Bermeo eta Portugaleten

Murrizketak Bermeo eta Portugaleten

Kirolarien eta zaleen osasuna bermatu ahal izateko, estropadak telebistaz egitea gomendatzen dugu.

Larunbateko Bermeo Hiriko XXXVIII. Ikurriña – Avia Sari Nagusia eta igandeko L GP – XLVI El Corte Ingles Bandera direla eta, bi estropaden antolatzaileek kirolarien eta zaleen osasuna bermatzeko neurriak hartu dituzte.

Bihar Bermeon, kai-muturrerako pasabidea, oinez zein ibilgailuentzat, itxita egongo da 15: 00etatik aurrera, jendea traineruen paddock gunera eta estropada eremura pasa ez dadin.

Igandean, Benediktako kiroldegiaren parean dagoen traineruen paddock gunea mugatuta egongo da, Portugaleteko Canilla pasealekuan dagoen harmailen gunea bezalaxe.

Barkatu eragozpenak, eta gogoratu estropadak zuzenean jarrai ditzakezuela ETB, TVG, irrati eta gure sare sozialen bidez.

Itzuli